Eduki publikatzailea
Atzealdea

Parrillen txapelketa

"Zarautz Parrilan"

Euskal Herriko Parrila Txapelketa

Martxoaren 29tik 31ra bitartean, Zarautzek Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko bi parrillero onenak hartuko ditu. Asteburuan zehar, Munoa Plazan, parrilleroek haragia eta arraina prestatuko dituzte parrilan: larunbat eguerdian, erreboiloa eta, igande eguerdian, txuleta. Txapelketako parrila irabazleak bi epaimahaiek aukeratuko dituzte: alde batetik, epaimahai profesionalak, gastronomia eta parrilako adituek osatua, eta, beste alde batetik, herrikoiak, Zarauzko eta eskualdeko “aditu” apalagoek osatuko dutena.

Martxoak 29, ostirala:

Modelo aretoa (aurrez izena eman behar da - doan):

  • 17:45 // Ateak irekitzea

  • 18:00 // Parrila, Quique Dacostaren arabera

  • 18:30 // Haragiaren unibertsoa, Xabier Zabaletaren eskutik. (Babeslea: Dastatzen).

  • 19:00 // 2019ko Zarautz Parrilan saria ematea Telesforo jatetxeko Begoña Astiazarani.

  • 19:15 // Bittor Arginzoniz, Rafael García Santos eta Benjamín Lanaren ikuspuntuak, parrilari buruz.

 

Martxoak 30, larunbata:

Munoa:

EUSKAL HERRIKO PARRILA LEHIAKETA – ARRAINA (ERREBOILOA) (Aurrez erreserba egin behar da - 20€)

    10:30 // Epaimahaiaren eta ardoen aurkezpena.

    10:45 // Dastatze zerbitzuaren hasiera

    12:30 // Lehiaketaren amaiera, erabakiak eta epaimahaikideek kalifikazio orriak gordetzea.

    13:30 // Sari banaketa, karpan bertan

Lege Zaharren enparantza:

  • Street food  12:00 - 15:00 / 18:00 - 21:00

Musika plaza:

    17:00 // Haurrentzako tailerra - Baserritxoak eraikitzen. Zatoz Euskal Herriko paisaia margotzera eta eraiki ezazu baserritxo bat zuretzako!

 

Martxoak 31, igandea:

Munoa:

EUSKAL HERRIKO PARRILA LEHIAKETA – TXULETA (Aurrez erreserba egin behar da - 20€)

  • 10:30 // Epaimahaiaren eta ardoen aurkezpena.

  • 10:45 // Dastatze zerbitzuaren hasiera.

  • 12:30 // Lehiaketaren amaiera, erabakiak eta epaimahaikideek kalifikazio orriak gordetzea.

  • 13:30 // Sari banaketa, karpan bertan.

Merkatu plaza:

PARRILAN EGINDAKO HERRI BAZKARIA (Aurrez erreserba egin behar da - 45€)

  •  14:30 // Bazkariaren hasiera, parrilan egindako janariarekin.

    Menua // Barazkiak parilan - erreboiloa - txuleta - txokolatea parrilan - ura eta ardoa

Lege Zaharren enparantza:

  • Street food  12:00 - 15:00 / 18:00 - 21:00

 

Ekitaldi honetarako hiru aparkaleku egokitu dira:
- Salberdin
- Kortazar
- Mitxelena

 

Informazio gehiago