Eduki publikatzailea
Atzealdea

Santa Barbara / Natura 2000

Santa Barbara / Natura 2000

Gune honen kontserbazio irizpide nagusia baso, unada eta artelatz (Quercus suber) ale bakanen presentzia da, zeren eta, beste hainbat zuhaitzen artean tartekaturik, Euskal Autonomia Erkidegoko banaketa-nukleo garrantzitsuena agertzen baita hemen, erkidego honetan espezie oso bitxia izaki. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko bat-bateko artelatz eremu bakarra Gipuzkoan agertzen da bakarrik; hain garrantzitsuak ez diren beste hainbat gune ere ezagutzen dira, baina horietan ezin da baztertu landaketaren jatorria.

Artelatz-basoaren bat-bateko presentzia egungoa ez bezalako klima baldintzetako landaredi erreliktikoaren lekukotzat har liteke. Egun artelatz-baso hondarrak soilik aurki daitezke. Gune horren barruan nahiko esanguratsuak diren hiru unada daude. Baso horiek egitura anitzak dituzte, larre itxura dutenetatik unada oso gazteetara eta zuhaitz helduen multzo txikitara. Eremu osoan zehar orpo bakanduak aurki daitezke, halere.

Baso hauetako flora beste multzo azidofiloetakoaren antzekoa da eta zuhaitzen artean artadi, amezti eta hariztiren bat edo beste aurki daiteke. Artelatz-basoko degradazioak gurbiztia eta txilardi-otadia hartzen ditu.