Eduki publikatzailea
Atzealdea

Santa Barbara / Getaria

Santa Barbara / Getaria

Abiapuntua: Zarauzko parroquia | Garaiera: 150 m | Distantzia: 7,8 km

Santa Barbara / Getaria

Abiapuntua: Zarauzko parrokia

Errepidean, abiatu Azpeitia aldera.

Eskuinaldean, hartu zaharren egoitzako burdin hesiaren ondotik gora egiten duen bide asfaltatua. Metro gutxi batzuen ondoren, asfaltoa utzi eta sartu aldapa handiarekin txakolin mahastien ertzetik doan harbidean.

Aldapa igaro eta berriro asfaltoa aurkitutakoan, igo eskuineko bidetik Santa Barbara ermitaraino; handik ederki asko ikusten da Zarautz. Ermita inguruan gurbitzak izaten dira.

Itzuli bidegurutzeraino eta jarraitu aurrera, eskuinaldera, Allene baserri pareraino.

Bide asfaltatuak ezkerraldera jotzen du, aipatutako baserrira heltzeko. Jarraitu eskuinaldetik, harbidean aurrera. Eskuinaldean, Garro baserria dago.

Harbidea amaitzean, errepide asfaltatua hasten da. Jarraitu zuzen, Urkiola, Gaztaka Txiki eta Eitzaga baserrien eta Txakolin Talaia begiratokiaren ondotik igaroz.

Meaga eta Getaria arteko errepidean sartzean, jaitsi eskuinaldera, Gurutzeaga baserriaren ondotik pasatuz.

Bihurgune estu batean, hartu eskuinaldera Getariako plazaraino heltzen diren eskaileretatik jaisteko.

Zarautza itsasoaren ondotik itzultzen da, kostaldeko errepidetik.

Ibilbidea

Deskargak