Web edukia bistaratu

Donejakue bidea

Bide Frantsesaren ostean ibilbide luzeko biderik jarraituena da Kostaldeko Bidea –edo Iparraldeko Done Jakue Bidea–. Horrez gain, historialari askok diotenez, Done Jakue Biderik antzinakoena da berau. IX eta X. mendeetan, Gipuzkoa eta Gaztela arteko komunikabideak hobetu gabe zeudenean, erromesek aukera hori hautatzen zuten. Kostaldeko desnibelak eta Gipuzkoako ibaien (Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) bokaleetako bide-mozketak gainditu behar izaten zituzten arren, handik jarraitzen zuten.

Kostaldeko ibilbidean barrena, itsasoko paisaiaz gozatzeaz gain, mendi txikietan eta herrietan zehar txangoak egin ditzakegu, Gipuzkoa Kostaldeko eskualdeak ezagutzen ditugun heinean.

Zarauzko Erromesen Aterpetxea (Ebro Etxea - Zumalakarregi kalea, 34) uztailean eta abuztuan bakarrik dago irekita.