Web edukia bistaratu

Erosketak Zarautzen

Hondartzaren mendebaldean kokaturik, Zarauzko hirigunea herriko merkataritzaren epizentroa da, kalitatea eta hurbiltasuna eskaintzen dituzten denda espezializatuen eremua. Nork esango luke Zarauzko Alde Zaharrean hainbeste saltoki daudela, hain ugariak eta hain kalitate handikoak. Aire zabaleko merkataritza-gune handia da Zarautz; denetarik aurki dezakezu bertan: diseinuzko jantzi bat, delicatessen kontserba bat… eta beste hamaika gauza; xehetasun zainduak, arreta pertsonalizatua eta kalitatea aurkituko dituzu establezimenduetan. Modan, oinetakoetan, edergintzan, kirolean, dekorazioan eta artisautzan espezializatutako saltokiak… Ezin tentazioari eutsi!

Web edukia bistaratu