Web edukia bistaratu

Euskara

Euskara 850.000 hiztun inguru dituen hizkuntza da, eta Pirinioen mendebaldeko ertzaren bi aldeetan hitz egiten dena.

Euskaldunok gizateriari helarazten diogun altxorrik handienetako bat euskara da, zalantzarik gabe. Hizkuntza honek ez du ahaidetasunik kontinentean ezagutzen diren beste hizkuntzekin, eta, horrek pentsarazten du Europako hizkuntzarik zaharrena dela. Baina hizkuntza honek duen misteriorik handiena ez da bere jatorriaren ingurukoa, baizik eta gaur egunera arte indartsu iraun izana.

Garai zailak igaro ditu eta eremu geografikoaren arabera erabilera mailan oraindik ere aldeak dauden arren, euskara indar betean dago une honetan euskal gizartean, eta bereziki Zarautzen eta inguruko herrietan.

Zarautz herri euskalduna da, izan ere, biztanleen %74a euskalduna da eta beste %11k ulertzeko gaitasuna du. Izan ere, Euskara Zarautzen gizartearen, ekonomiaren, administrazioaren, kulturaren eta kirolaren arlo guztietan bizi-bizirik dagoela ikusiko duzu.

Ausartuko zara? Ikas itzazu hitz batzuk eta erabil itzazu zure egonaldian: bai, agur, eskerrik asko… Euskaldunok eskertuko dizugu!