Web edukia bistaratu

Ezagutu ingurunea

Getaria, Zumaia, Aia, Orio...

Autoa hartuta, 5-10 minutuko ibilbide atsegina eginez, Zarautz inguruko herriak ezagutu ditzakezu.

Getarian, Lurrari lehen bira osoa eman zion Elkano itsasgizonaren sorlekuan, Cristóbal Balenciaga Museoa dago.Bertan, berehala egiaztatuko duzu zergatik esaten duten Balenciaga modaren arkitektoa dela.

Zumaian, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta flyscha dituzu ikusgai.Aho zabalik utziko zaitu itsasaldeko haitzen bertikaltasunak, Planetaren historiaren lekuko. Merezi du itsasontzi batetik ikustea edo bertako bideetan zehar oinez ibiltzea.

Barrualdean, Aian, Pagoetako Parke Naturala dago. Basoan barna mendiibiliak egin ditzakezu han, eta XVIII. mendeko burdinola bat eta errotak ere aurkituko dituzu.

Orio, kale aldapatsuak eta itsasadarra dituen herria. Leku ezin hobea da parrilan erretako bisigua jateko, bertako espezialitatea.

 

ZARAUZTIK HAS ZAITEZKE EUSKADI EZAGUTZEN

Zarautz Euskadiko kostaldean dago. Txikia da Euskadi, baina nortasun handikoa. Distantzia laburrera izango dituzu, beraz, Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuak.

Hiri moderno eta kosmopolita da Bilbo, eskaintza zabalekoa. Besteak beste, Guggenheim Museoa eta Zubi Esekia (Gizadiaren Ondare) topatuko dituzu han. Kostaldeko beste hiriburua, Donostia, kultura aberatsekoa eta edertasun handikoa da (Kontxako Badia, horren erakusle), eta Michelin izarrak dauzkaten

jatetxe ugari ditu. Euskadiko hiriburua, Gasteiz, European Green Capital da; hein handi batean, inguratzen duen Eraztun Berde zabalagatik, bai eta bertako ondare historiko ikusgarriagatik ere (Santa Maria katedrala, esaterako).

Zarauztik oso gertu dago Ipar Euskal Herria ere. Biarritz, Baiona, Donibane Lohizune... Oso herrixka ederrak dira, paregabeak, non bat egiten duten euskal kulturak eta kultura frantsesak. 

                     

 

ZARAUZTIK

  • Donostia: 20 km_15 min
  • Biarritz: 67 km_40 min
  • Baiona: 75 km_45 min
  • Bilbo: 85 km_50 min
  • Gasteiz: 85 km_50min
  • Iruñea: 90 km_50 min