Web edukia bistaratu

Hondartza eta malekoia Zarautzen

Zarautzen, itsasoa ondoan daukagu beti. Malekoian paseatzean, mendian, terraza batean irakurtzen, lagunekin pintxoak hartuz solasean aritzen… itsasoaren gertutasunean, kutsu desberdina hartzen du denak.

Zarauzko hondartza 2.500 metroko luzerarekin, Gipuzkoako handiena eta diziplina anitzetako eremua da, era askotako jendea eta irudiak izaten dituena ;  familiak, surflariak eta natura-zaleak aldi berean elkartzen dira hareatza honetan.

Herria duna ikaragarri baten gainean dago. Nolakoa den konturatzeko, begi – bistan dagoen zatia ikusi besterik ez dago; Gipuzkoako kostaldeko dunen biotopo handiena da. Hondartzaren mutur batean dago, eta alde batetik besteraino zeharka dezakegu.

Itsas pasealekua ezin hobeki egokitzen zaio hareatza honi eta bertan hainbat artisten eskulturak eta haurrentzako jolastokia nabarmentzen dira. Pasealekua, Zarauzko herri osoa zeharkatu eta alde batetik auzoko herriraino, Getariaraino, hedatzen da, itsasoari bizkarrik ematen ez dion ibiltoki zoragarri batean. Beste aldean aldiz, ia kilometro bateko pasabidea dugu, egurrezkoa eta irisgarria, biotopoaren gainean.

 

INGURUMEN KUDEAKETARAKO SISTEMA

Zarauzko Udala, tokiko erakunde publikoa, jabetzen da ingurumena errespetatzeak eta natur baliabideak zaintzeak duten garrantziaz. Horregatik, Udalak bere jardueran gizartearen garapen iraunkorra bultzatzeko, Zarauzko hondartzan ingurumenaren arloan duen jokabidea hobetzeko konpromisoa hartzen du, udalerriko bizitzaren protagonista naturala den heinean.

Udalak hondartzan kutsadurari aurrea hartzeko eta erabiltzaileen ingurumenarekiko jarrera hobetzeko, ingurumena kudeatzeko sistema ezarri du eta ISO 14001 eta EMAS agiriak eskuratu ditu.

 

2016an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, ekitaldi publikoan, aintzat hartu zuen Zarauzko Udalak 10 urtez baino gehiago ingurumen portaera etengabe hobetzeko izan duen konpromisoa.

Zarauzko Udalak, herri mailako erakundeak, badaki zein garrantzitsua den Ingurumena errespetatu eta Natur Baliabideak zaintzea. Hori dela eta, bere jarduerak gizartearen Garapen Jasangarriaren alde eginez aurrera eramateko, konpromisoa hartu du Zarauzko hondartzako ingurumenaren portaera hobetzeko, hondartza baita udalerriko bizitzaren berezko protagonista.

Zarauzko Udalak hondartzaren kudeaketari dagokionez, hartu duen konpromisoa ondorengo puntuetan zehazten da:

  • Ziurtatu une oro aplika daitezkeen ingurumenaren baldintzak, araututakoak eta jarduerarekin lotutako bestelakoak, betetzen direla.
  • Helburuak finkatu eta beharrezkoak diren baliabideak jarri ingurumenarekiko jarrera etengabe hobetzen joateko eta kutsadura saihesteko.
  • Ingurumenaren alderdiak Udaletxean egindako lanaren barnean integratu, epe luzerako garrantzizko faktoretzat hartuz Udalaren hobekuntza orokorra lortzeko, eta bere jardueren ingurumen-inpaktoak gutxiagotuz.
  • Natur baliabideak aurreztera joan, egindako prozesuetan kalitatea bilatuz: ekoeraginkortasun metodoen bidez baliabide horien erabilera gutxiagotuz.
  • Erabiltzaileen inplikazio eta parte-hartzea bilatu, sentsibilizazioaren bidez. Hau funtsezkoa izango da hondartzako ingurumenaren portaera hobetzeko.
  • Hezkuntza eta sentsibilizazio plan egokiak ezarri, Udal langileak, eta hondartzarekin lotura duten azpikontratatuak, informatuta daudela eta erakundearen politika, helburuak eta betebeharrak ezagutu eta ulertzen dituztela ziurtatzeko. Erantzukizunprintzipioan oinarrituta, langile eta kontratari oro da ingurumen-gaien erantzule, egiten duen jardueraren barnean.Ingurumen Politika hau ZARAUZKO hondartzako jarduera, produktu eta zerbitzu guztieiaplikatuko zaie, ohiko funtzionamenduan, ezohikoan eta larrialdi egoeretan.

 

ZERBITZUAK ETA INSTALAZIOAK

Zerbitzuak eta instalazioak, dutxak eta komunak, sorosle zerbitzuak eta toldo eta aulkien zerbitzuak osatzen dute.

 

 

INFORMAZIO BALIAGARRIA:

Uraren bataz besteko tenperatura udan 19 – 21ºC

Turismo Informazio gunea
Itsasertza, z.g. (Itsas pasealekua)
20800 Zarautz
Tel.: (+34) 943 89 03 77
Egutegia: ekainaren 19tik irailaren 23ra.
Ordutegia: 11:00-20:30

 

GOMENDIOAK ETA AHOLKU LAGUNGARRIAK

  • Hondartzaz gozatu eta besteak errespetatu.
  • Jarraitu sorosleen argibideei
  • Begiratu banderen koloreari

Berdea: bainu librea.
Horia: arretaz bainatu.
Gorria: bainatzea debekatua dago.
Gorri / urdina: itsas kirolentzako gunea.

 

 

  • Korronteak eramaten bazaitu, ez saiatu kontrako norabidean igeri egiten, irteteko zailtasunak badituzu, egin laguntza eskatzeko seinaleak.
  • Gomendagarria da koltxoneta eta bestelako puzgarriak dituzten bainulariak bandera berdedun gunean ibiltzea.
  • Saiatu eguzkitan denbora gehiegi ez igarotzen.
  • Ondo hidratatuta egon.
  • Hondartza garbi utzi ezazu eta paperontziak erabili. Hondakinak bereizita jaso horretarako jarri diren ontzietan: ontziak (horiak), papera (iglu urdinak) eta beira (iglu berdeak).
  • Ez jolastu iturri edota dutxetako urarekin, eta ez animatu umeak horretara ere. Hobe da itsasoko ura erabiltzea horretarako, kalitate bikainekoa eta gertukoa.
  • Ez erabili xaboirik kanpoko dutxetan, hondarra ez kutsatzeko.
  • Baloiekin, pilotekin edo beste elementu batzuekin jolastuz gero, horretarako jarritako lekuetan egin.
  • Errespetatu besteen guneak eta saiatu pertsona bakoitzaren eremuan ez sartzen.
 

UDAL ORDENANTZAK

  • Txakurrak hondartzan: Itsasertzean debekatuta dago txakurrak aske ibiltzea. Aste Santuetatik urriaren 12 arte, txakurrak 21:00etatik 06:00etara hondartzan ibili daitezke.
  • Debekatuta dago itsasbeheran 200m baino gutxiagora nabigatzea eta 3 korapiloko abiadura baino gehiagoz ere.
  • Gurutze Gorriaren zerbitzuen ordutegian hondartzan arrantzan jardutea debekatuta dago.