Web edukia bistaratu

Lege-oharra

Zarauzko Udalak datuak tratatzen ditu tokiko turismoa sustatu eta kudeatzeko, establezimendu publikoak eta jolas-jarduerak antolatu eta kudeatzeko, bai eta jaiak eta bestelako ekitaldiak kudeatzeko, apirilaren 7ko 2/2016 Legeak, Euskadiko toki erakundeei buruzkoak, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituenak, diotenaren arabera.
Interesdunak bere datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta bere erabilera mugatzeko edo ukatzeko eskubidea du. Horretarako, komunikazio bat bidali behar du Udalaren helbidera edo udala@zarautz.eus helbide elektronikora; eta, halaber, datu pertsonalen babeserako politikari buruzko informazio gehiago aurki dezake www.zarautz.eus web orrian.