Web edukia bistaratu

Pintxoak - Toldotxo

 

Pintxoak Euskadiren ikur dira, eta Zarautzen esperientzia paregabea da pintxoak jatea. Guk «pintxotan ibiltzea» esaten diogu horri. Beraz, ibili pintxotan eta ikusi zer aukera zabala daukaten tabernetan, tokiko giro aparta ezagutuz eta bertan murgilduz. Zarauzko gastronomia mokadu txikietan daukazu ikusgai.

 

Gure pintxoa, 'TOLDOTXO'

Aurkituko duzun pintxo-aukera zabalean, ez ahaztu «Toldotxo» izeneko pintxoa probatzeaz. Izen horrek gure hondartzako «toldo» ezagunetan eta gure «pintxoetan» du jatorria, eta hondartza nahiz harea gogorarazi nahi dizkigu. Panadera patatak eta labean egindako ogi- eta urdaiazpiko-apurrak oinarri gisa dituen legatz-zatia da, alioli arinarekin eta piper berdeen zati luzexkekin. Arguiñano familiak lagunduta sortua da pintxo zoragarri hori.


Hona hemen Toldotxo dasta dezakezun tabernen zerrenda (3,50€):

1.- Euskalduna                                         2.- Iruña
3.- Itsaski                                                  4.- Itxas-Lur
5.- Joe                                                      6.- Karlos Arguiñano
7.- Salegi                                                  8.- Txiki-Polit