Web edukia bistaratu

Surf-a

Zarautzek Gipuzkoako kostaldeko hondartza luzeena du, eta bertan, mundu osoan ospea duten olatuak sortzen dira. Badira urte batzuk, ezaugarri horiek surflarientzat erakargarri direla eta planetako txoko guztietatik iristen dira bertara.

Surf ohol koloretsuak Zarauzko paisaiaren zati bihurtu dira jada, eta gauza arrunta da Itsas Pasealekuan gabiltzanean surflari ausartak ikustea. Kirol hori praktikatzea ez da hain erraza: lehenengo, oholaren gainean mantentzen ikasi behar da eta igeri egiten, baina batez ere borondatea eta pazientzia handia edukitzen. Herrian dauden eskoletan laguntza eska dezakezu.