Web edukia bistaratu

Txakolindegiak

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa (9,5º - 11,5º) eta bere nortasunaren parte den garraztasun-puntua ditu. Nortasun handiko ardoa dugu. Fresko zerbitzatu behar da , eta mahasgintza bereziaren ondorioz, orratz karboniko txikiekin batera, bere lurrin-sorta guztia askatzen du. Ardoa gaztea tradizioz.

Bertako bi mahats-barietate, Hondarrabi Zuri, mahastiaren %95 hartzen duena, eta Hondarrabi Beltza, gainontzeko %5; mahats-parretan eta besorako hazitako mahatsondo horien mahatsekin Getariako Txakolina egiten dugu.

Udazken hasieran ondo zaindutako mahats-bilketa egiten da, beti ere, azukrea eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz, eta prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoekin, mahats berriaren lanketa arretatsua egiten da Getariako Txakolina jatorri izendapena duen txakolina lortu ahal izateko.

 

Bisita gidatuak:

 

  • "Basa-Lore"    

Santa Barbara auzoa, 1

Tel.: (+34) 660 80 66 82

export@basa-lore.com

www.basa-lore.com

Bisita gidatuak: eskaripean, aurrez deitzea komeni da

 

 

  • "Rezabal”     

Bº Asti

Tel.: (+34) 943 58 08 99

info@txakolirezabal.com

www.txakolirezabal.com

Bisitak: larunbatetan, 12:00etan. Gainontzeko egunetarako kontsulta egin.

Gutxienez 10 pertsona. Aldez aurretik deitzea komeni.da.

 

 

  • “Talai Berri"      

Talaimendi auzoa, 728 (Gran Camping Zarautz kanpinaren ondoan).

Tel.: (+34) 943 13 27 50

info@talaiberri.com

www.talaiberri.com

Bisitak:

  • ostiral eta larunbatetan, 11:00etan. Gainontzeko egunetarako kontsulta egin. Aldez aurretik deitzea komeni da.

 

  • "Txakolinaren txinparta familian" Bisitan upategiaren historia eta txakolinaren elaborazio prozesua ezagutuko dira. Etxeko txikiek bisitaren jarraipena “Tumatxa” komikiaren laguntzarekin egingo dute. Amaieran bertako produktuen eta txakolinarren dastaketa egongo da.

Uztailak 4, osteguna 12:30

Uztailak 11, osteguna 11:30

Uztailak 18, osteguna 11:30

Uztailak 26, ostirala 12:30

Abuztuak 1, osteguna 11:30

Abuztuak 8, osteguna 11:30

Abuztuak 22, osteguna 11:30

Abuztuak 29, osteguna 11:30