Web edukia bistaratu

Zarautz Kulturala

Literatura, musika, arkeologia, argazkilaritza eta pintura. Horiek guztiak aurkituko dituzu Zarautzen ikusi eta goza dezakezun ondare artistiko aberatsean. Photomuseum Argazki eta Zinema Euskal Museoak argazkigintzaren teknika eta arteari buruzko ibilbide kronologikoa eskaintzen du, eta baita zinemagintzari buruzkoa ere. Bestalde, Santa María la Real monumentu-multzo arkeologikoaren barruan espazio arkitektoniko batzuk daude, historikoki eta artistikoki interesgarriak direnak. Horien artean aipagarrienak dira erromanizazio garaiko aztarnak eta erdi aroko nekropolia (kristalezko lurretik zentimetro gutxira ikus daiteke). Gainera, erakusketa-geletan eskaintza kultural zabala aurkituko duzu.