Web edukia bistaratu

Zarautz Naturala

Zarautz duna ikaragarri baten gainean dago. Nolakoa den konturatzeko, begi-bistan dagoen zatia ikusi besterik ez dago; Gipuzkoako kostaldeko dunen biotopo handiena da. Hondartzaren mutur batean dago, eta alde batetik besteraino zeharka dezakezu. Itsaso irekiaren indarra atsegin baduzu, igo aldameneko Talaimendi mendira –iraganean, baleak begiztatzen zituzten handik–, eta ikusi Mollarriko mineralak zamatzeko tokia. Bista eta ilunabar ikusgarriak eskainiko dizkizu itsaslabarrak.

Berez, edozein bidetan barrena pasea daiteke. Baina berezia da txakolin-mahastien artean eta itsasoari begira paseatzea, GR 121 bidean (Gipuzkoako Bira), PR-GI 202 bidean (Mendiko Txakolina) eta PR-GI 201 bidean (Sustraia, Urola Kostako bide zirkularrak).

Minutu gutxitan zarata isiltasun eta presa lasaitasun bihurtuko zaizkigu; herria utzi eta izakiaren aztarna duen inguruan barneratuko gara.

Ibilbide mota ugari daude Zarautz eta bere inguruko natura ezagutu eta gozatu ahal izateko.

Web edukia bistaratu

Naturguneak

Web edukia bistaratu

Ibilbide eta txangoak