Asset Publisher
Back

Santa Klara ate irekiak

Santa Klara ate irekiak

Maiatzaren 5an emango zaie hasiera Santa Klara komentuko ate irekien jardunaldiei. Bisita hauetan zehar Zarauzko ondarearen altxorra den eraikin-multzoa eta bere lursailak ezagutu ahal izango dira gida baten azalpenekin batera.
 
Bisita gidatu hauek ARAZI enpresak gauzatuko ditu eta hauetan, besteak beste, Santa Klara eliza, komentuko ataria, jantokia, lan gelak eta mojen bizilekuak ikusteko aukera izango da.
 
Maiatzean eta ekainean zehar gauzatuko dira ate irekien jardunaldiak eta datorren astelehenetik aurrera jarriko da martxan bisitetan izen emateko aukera. Asteartetik igandera antolatuko dira bisita gidatuak eta doakoak izango dira.
 
Bisiten iraupena ordubete ingurukoa izango da eta 15 pertsonentzako muga izango dute. Bisita hauetan parte hartzeko nahitaezkoa izango da izena ematea Kultura departamentuan (kultura@zarautz.eus / 943005120) edo Turismo Bulegoan (turismoa@zarautz.eus / 943830990).
 
Pertsona bakoitzak, gehienez, 4 pertsonentzat erreserbatu dezake eta 14 urtez azpiko haurrek heldu batez lagunduta joan beharko dute. Behar bereziak dituzten pertsonek hala adierazi beharko dute izena ematerako unean, ibilbidea egokitu egingo baita hauen beharretara.
 
Hauek dira programaturiko bisiten ordutegiak:
 
• Asteartetik ostiralera:
o 11:00 (euskaraz)
o 17:00 (gaztelaniaz)
o 18:30 (euskaraz)

• Larunbat eta igandetan:
o 10:30 (euskaraz)
o 12:00 (gaztelaniaz)
o 17:00 (euskaraz)
o 18:30 (euskaraz)