Eduki publikatzailea
Atzealdea Aste Nagusia
Aste Nagusia - abuztuak 15
Festa jendetsuena Aste Nagusia da, dudarik gabe. Izan ere, abuztuaren 14tik 16ra ospatzen dugu, udako oporraldian, eta herritarrok nahiz bisitariek gogoz bizi ditugu. Girotsua bada Zarauzko uda, are gehiago izaten da egun horietan antolatzen ditugun ekitaldi ugariekin. Horien artean traineruen estropadak dira arrakasta gehiena dutena. Baina, kontatzea baino hobe delako ikustea, zatoz eta bizi ezazu!