Eduki publikatzailea
Atzealdea AZKEN BALEA
Azken Balea
Murgildu abentura honetan, eta argitu "azken balearen" misterioa. Zatoz esperientzia berezi hau bizitzera eta balearen historiaren atzean dagoen enigma deskubritzera.
Aspaldi-aspaldi, eta, batez ere neguan, Zarauzko talaietatik ur-zurrustak ikusten ziren itsasotik irteten. Euskal baleak ziren. Kostalde honetan babesten ziren elikatzeko eta erditzeko.
Garai hartan, talaiaren abisua jasotakoan, Zarauzko arrantzaleak txalupatan irteten ziren arpoiak eskuan hartuta baleak hiltzera. Gero, haien haragia, koipea, bizarrak... erabiltzen zituzten; harik eta 1878an modu tradizionalean arrantzatutako "azken balea" harrapatu zuten arte.
"Azken balea" mugikorretarako egokitutako aplikazioa da. Sartu azkenbalea.turismozarautz.eus esteka erabiliz edota QR bidez.