Eduki publikatzailea
Atzealdea Elkano
Elkano
Abiapuntua: Salbide auzoa | Garaiera: 200 m | Distantzia: 7,6 km
Abiapuntua: Salbide auzoa
Trenbideko eta autopistako zubiak igaro eta igo hilerriaren ondoren zementuzko pista bilakatzen den eta Ountzain baserritik Balantzegi Handi baserriko hondakinetara eta hango arte bikainera (quercus ilex) doan errepidetik.
Bidegurutzean, jarraitu poliki-poliki gorantz egiten duen eskuinaldeko pistatik.
Bidegurutze berrian jarraitu ezkerraldeko bideari. Ibilbidea Arbestain Handi eta Arbestain Txiki (eskuinaldean) baserrien ondotik igarotzen da.
Etxearen aurrealdean armarria duen Urrezberoeta Handi baserrira jaisteko bidea ezkerraldean utziz, jarraitu aurrera San Blas ermitara heldu arte; ermita horren ondoan dago Aia, Getaria eta Zarautz arteko mugarria.
Hortik aurrera bi bide daude Elkanora joateko:
- Mugarriaren ezkerraldetik, sartu bide zaharrean, poliki-poliki igoz Agote Txiki baserriraino helduko gara eta.
- Eskuinaldetik, berriz, jarraitu Meaga eta Elkano arteko errepidearekin bat egiten duen pistari. Alkortiaga baserriaren eta iparraldeko ertzean Aia, Aizarnazabal eta Zarautz arteko mugarria duen Santa Kruz ermitaren ondotik igaro ondoren, Elkano auzora heltzen da.
Eliza ondoko plazatik Meaga aldera metro batzuk atzera egin eta hartu eskuinaldetik Agote Txiki baserri berritura doan bide asfaltatua.
Jarraitu beherantz, ezkerraldean txaleta duzula, asfaltoa amaitzen den Agote Handi baserriraino heldu arte. Hartu eskuinaldera beherantz doan bidea, zementuzko beste pista batekin elkartzen dena, Lertxundi baserrira joateko.
Jarraitu beti beherantz pistari eta Sola baserria gainditu ondoren Makatzeta errekaren ondoan dagoen egur-lehortegi batera heltzen da. Segitu beherantz, erreka ondotik doan pistatik.
Bidegurutzea. Pistak bat egiten du Urdanetatik jaisten den errepidearekin. Egin aurrera ezkerraldetik, Abendaño baserritik gertu pasatuz eta industrialdean sartuz, lehenengo biribilgunera iritsi arte (Urtetako errepidearen lotunea).
Jarraitu ezkerraldetik, autopistaren azpitik igaro ondoren, Azken Portun amaitzeko