Eduki publikatzailea
Eraztun berde urdina
Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak sustatutako egitasmoa da. Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbide batek osatzen du eta hainbat interes gune lotzen ditu, besteak beste, Iñurritzako biotopoa; Asti-Iritako hezeguneak; Tejeriako haltzadia; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea osatzen duten Zingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza eta bere ingurunea.
Hiru ordu eta erdiko ibilbidea oinezkoentzat egokituta dago eta familian, lagunartean edota bakarrik paraje ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du. Tarte batzuk bizikletaz egin daitezke, betiere, lehentasuna daukate oinezkoak. Ibilbide luzeaz gain, ibilbide laburragoak ere egin daitezke.
EBU egitasmo bizia da, datozen hilabeteotan herritarrekin batera moldatzen, berritzen, aldatzen, hots, aberasten joango dena. Udala, bere aldetik, bideak berritu edota moldatzeko inbertsioak egiten ari da.
Eraztun berde urdinaren web orrialdea
Deskargatu tracka