Eduki publikatzailea
Atzealdea Iñurritza biotopoa
Iñurritzako Paisaia Natural Babestua
KANALA
Kanala Iñurritza ibaia itsasoratzen den lekua da. Ez da kanala bere horretan, baina horrela deitzen diogu Zarautzen. Alderantziz, leku berezia da benetan. Ur gazia eta geza nahasten diren inguru horretan, animalia bizitza aberatsa dago, eta era askotarikoak eta ugariak dira: kaioak, kuliskak, korrokoiak, txirriak, zomorroak, barraskiloak... Inguru eta eszena bereziak eskaintzen dituen gunea da kanala.
DUNAK
Gipuzkoako duna-sistema zabalena dugu Zarautzen, 17 Ha ingurukoa, eta ia bere osotasunean landarediaz eta faunaz beteta. Ekosistema berezi horretan, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta intsektu txikiak aurkitu daitezke, eta ikusi nahiz izanez gero, pasabide batetik behatu ditzakezu. Baina pazientzia apur bat beharko duzu, izan ere, gehienak ingurunearekin mimetizatzen dira. Eta azkenik, eskaera bat: animaliaren bat erreparatuz gero, ez ezazu beldurtu, argazkia atera eta eraman ezazu oroigarri polita, dunak eta bertako ekosistema aurrez zegoen bezala utzita.
PADURA
Ekosistema berezia duen gunea da Iñurritzako padura, landaredia apartakoa du. Egunean zehar marearen bi bisita onartzen ditu, horrek eragin berezia du: lokatzetan gelditutako kresalari aurre egiteko gai diren landareak bakarrik bizi dira bertan, baina, aldi berean, ur gezara egokitu behar dira. Era berean, paduretako landarediak berebiziko garrantzia du kanalaren eta paduraren ziklo biologikoan, eta ezinbestekoa da bertan bizi den faunarentzat.