Eduki publikatzailea
Atzealdea Landare Berezien 21. Azoka
Landare Berezien 21. Azoka

LANDARE BEREZIEN AZOKA
Non: Pagoeta Parkean, Iturrarango Lorategi Botanikoan
Noiz: Apirilak 26-27
Ordutegia: 10:00 - 18:00
Aparkalekuak: Pagoeta Parkearen inguruan 2 aparkaleku gune antolatuko dira: bat Aia herrian (43.2365778,-2.1484009) eta bestea Txurrukan (43.276693-2.133107), Orio ondoan. Hauetatik etengabeko autobus zerbitzua egongo da azoka gunera.
Autobus ordutegia azoka gunera: parkalekuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 9:15ean aterako da, azkenekoa 16:45ean. Azoka gunetik aparkalekuetara azkena 18:15ean.
Trenez doazenentzat: Zarauzko Euskotren tren geltokitik (San Pelaio) autobus zerbitzua egongo da azoka gunera. Autobus geltokia suhiltzaileen biribilgunean kokatuko da, San pelaioko geltokitik 200 m. Lehendabizikoa 09:23an aterako da Zarauztik azoka gunera eta 14:23ak bitartean ordu-erdiero izango da eta handik aurrera orduro izango da, azkena 16:23an.
Azoka gunetik Zarautzerako itzulerako lehendabiziko autobusa 10:45ean izango da. 13:45ak bitartean orduerdiero izango da eta gero orduero, azkena 17:45ean.
Donostia-Zarautz trena, Zarautzera orduero 20 minututan iristen da. Ordutegia
Bilbao-Zarautz trena, Zarautzera orduero 08 minututan iristen da. Ordutegia
Garraio publikoa: UK08 Zarautz-Aia
Sarrerak: sarrera-prezioa 5 eurokoa da (12 urte edo gutxiagokoak dohain) eta azokaren atarian egongo dira salgai. Prezio honek barne hartzen ditu:
Aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria.
Erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta erosleak kotxea utzi duen aparkalekuko kontsignarainoko garraioa.
Sarbide bakarra Iturrarango bidegurutzetik izango da, Iturrarango Lorategi Botanikoko gainontzeko sarbideak itxita egongo dira 2 egun hauetan.
Erosi sarrerak hemen.
Animaliak: azoka gunean txakurrak sar daitezke, baina lotuta eraman behar dira eta erreparoz zaindu. Hala ere, ez dira egun egokienak txakurra ekartzeko, jende asko biltzen da eta jende artean urduritu egiten dira.