Eduki publikatzailea
Atzealdea

Mahats-biltzearen XVIII. jaia

Mahats-biltzearen XVIII. jaia

Irailaren 15ean, Mahats-biltzearen XVIII. jaia ospatuko da.

EGITARAUA

10:00     “TXAKOLINA” DOAKO BISITA GIDATUA

Talaiberri txakolindegian txakolina egiteko prozesua ezagutzeaz gain, dastatzeko aukera ere izango da.
Izen–ematea turismo bulegoan.

11:00 KALEJIRA TXISTULARIEKIN

11:30 SORMEN TAILERRA HAURRENTZAT

Eguerdian, “Txakolin-Pintxoa” herriko hainbat tabernatan.


12:00    LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN

Lehenengo MUZTIOAren aurkezpena

Mahats-biltzearen jaiko ekitaldi garrantzitsuenari hasiera emateko, jatorri-deitura osatzen duten txakolindegi guztietako mahatsa prentsatuko da, urteko lehen muztioa lortzeko. Eta ondoren,

*    2019ko uztako lehen muztioarekin topa egingo da.

*    JALGI dantza taldeak Txakolin Dantza dantzatuko du, otxote baten    laguntzarekin.

*     Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariek abestuko dute.

JARRAIAN

Txistulariek eta dantzariek kaleak girotuko dituzte

12:30 TXAKOLIN DASTAKETA

*    Upategiek txakolina eskainiko dute. Prezioa: 6 € (kopa + 5 txakolin)

*    Euskal Parrilaren eskutik, Eusko Label hegaluze errearekin egindako pintxoak, Prezioa: 2 €.