Eduki publikatzailea
Atzealdea Mollarri / Talaimendi
Mollarri / Talaimendi
Malla Arriko zamalekua
Itsaso zabaleko eta Getariako ikuspegi harrigarriez gozatu, Zarauzko industriaren iraganean ibilaldi interesgarria egiten duzun bitartean. Itxura ona, ezta? 1906an Mollarriko portua eraiki zen eta hara joaten zen Asteasuko meategietan ateratako mineral guztia. Burdina 11 kilometroko ibilbidea eginez garraiatzen zen haraino, eta handik, itsasoratzen ziren burdin tonak. Portua 1923an itxi zen, besteak beste, ontziak atrakatzeko oso egoera kaxkarrean zegoelako, baina gaur egun berreraikita dago, eta garai hartako lan nekeza gertuagotik ikusteko eta jakiteko aukera paregabea da.
Hori guztia nahikoa ez balitz, itsaslabarrak, ikuspegiak eta ilunabar ikusgarriak izango dituzu ikusgai.