Eduki publikatzailea
Atzealdea Ongi Etorri Euskararen Herrira
Ongi Etorri Euskararen Herrira
ABIAN DA “ONGI ETORRI EUSKARAREN HERRIRA!” KANPAINA
• Europako hizkuntza bizi zaharrena izanik, turismoan euskarari dagokion balioa eman eta bisitariekin partekatu nahi da euskara.
• Urola Kosta bezalako gune turistiko euskaldunek euskararen biziraupenean duten garrantziaz jabetuta landu da kanpaina
“Ongi Etorri Euskararen Herrira” goiburu hartuta, euskara eta euskal nortasuna izango ditu ardatz Urola Kosta eskualdeko aurtengo uda garaiko turismo-eskaintzak. Euskara partekatu nahi da bisitariekin, herri euskaldun batean egotearen esperientziaz goza dezaten.