Eduki publikatzailea
Atzealdea Pagoetako Natur Parkea
Pagoetako Natur Parkea
Pagoetako Parke Naturalean ingurune naturalaren eta gizakiaren arteko oreka islatzen da. 1998ko irailaren 29an deklaratu zuten parke natural, eta 2.860 hektareako azalera hartzen du, zati handiena Aiako udalerriaren barnean eta gainontzekoa, Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Bere izena 678 metroko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio.
Parkea ezagutzen hasteko, egokiena Iturraran Parketxera gerturatzea da, beharrezko informazioa eta laguntza jasotzeko. Hortik aurrera, bakoitzak dituen lehentasunen arabera, erakusketa, natura, ondare edo mendi-ibilaldien eskaintzaren artean aukeratu ahal izango du.