Eduki publikatzailea
Atzealdea

Inauteriak 2024 Kartel Lehiaketa

Inauteriak 2024 Kartel Lehiaketa

"INAUTERIAK 2024"
XX. KARTEL LEHIAKETA

OINARRI-ARAUAK
1.- Lehiaketa honetan nahi duten guztiek har dezakete parte. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake.
2.- Lanak originalak izango dira, hots, egileak berak sortutakoak eta argitaratu gabekoak.
3.- Karteletan honako hau soilik idatzi beharko da:
Inauteriak 2024
Otsailak 9-11
Zarautz
4.- Lanak teknika librean egingo dira, eta A-3 neurrian aurkeztuko dira, eta USB batean ere (TIFF, JPG edo PDF formatuan).
5.- Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 10a izango da, honako helbide hauetan:
EUSKALDUNA TABERNA      TURISMO BULEGOA                
Kale Nagusia 37                    Kale Nagusia, 30                
20800 Zarautz                       20800 Zarautz                

Gutunazal itxi batean eta izenburu edo goiburu berberarekin, parte-hartzailearen identifikazio-datuak adierazi beharko dira (egilea, telefonoa eta IFZ). Gutunazala lanaren atzeko aldean itsatsiko da.

6.- 2024ko Inauteriak sustatzeko eta hainbat euskarritan (kartelak, foiletoak, Internet, web-orria, bloga…) publizitatea egiteko erabili ahal izango dira saritutako kartelak.
Zarauzko Udalak ahalmena izango du karteletan Zarauzko armarria eta egoki iruditzen zaion informazioa txertatzeko.
Kartelean pertsona baten irudia agertuz gero, pertsona horrek sinatutako baimena aurkeztu beharko da, irudi hori kartelean azaltzeko eta kartelaren edizioa egin ahal izateko.

7.- Jatorrizko lan guztiak egileen jabetzakoak izango dira, saritutako lanak izan ezik. Horiek Euskalduna tabernaren jabetzakoak izango dira, baita aipamenen bat lortzen duten lanak ere. Euskalduna tabernak eskubidea izango du saritutako lanak argitaratzeko.

8.- Honako sariak izango dira:
-    Lehenengo saria: 300 euro
-    Bigarren saria: 100 euro
-    Publikoaren saria (jendeak gehien bozkatutako kartela): bi pertsonentzako afaria Euskalduna tabernan.
Publikoaren bozketa: urtarrilaren 12an jarriko ditugu kartelak Facebooken (@TurismoZarautz)  eta urtarrilaren 19ko eguerdiko 12:00ak arte bozkatu ahal izango da.

Aurkeztutako lanak oso kalitate eskasekoak badira, saria eman gabe uztea erabaki dezake epaimahaiak.

Saria ordaindutakoan Euskalduna taberna izango da lanen jabe legitimoa, bai eta lanak ustiatzeko eskubideena ere. Era berean, bera izango da saritutako lana oraingo eta etorkizuneko euskarri eta plataforma guztietan erreproduzitu, moldatu, banatu, komunikatu eta zabaltzeko eskubideen jabea.

9.- Aurkeztutako lanekin Euskalduna tabernan antolatuko den erakusketa amaitzen den egunetik hasita hogei eguneko epea izango du egileak lana jasotzeko.
Epe horretan jasotzen ez diren lanen ardurarik ez du izango antolakuntzak.

10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileak oinarri guztiak onartzen dituela.
Epaimahaiak izango du arau hauek sortzen dituzten zalantzak interpretatu eta erabakitzeko ahalmena.

Informazio gehiago:
Jaiak eta Ekitaldiak
Kale Nagusia 30    20800 ZARAUTZ (Gipuzkoa)
943-005119    jaiak@zarautz.eus