Eduki publikatzailea
Atzealdea San Pelaio
San Pelaio - ekainak 26
Txupinazoak eztanda egiten duenean, ekainaren 25ean, murgiltzen da Zarautz bere festa herrikoienetan. San Pelaio bezpera horretan haur danborrada egiten da arratsaldean eta helduen danborrada, berriz, gauean. San Pelaio egunean, 26an, erraldoi eta buruhandiekin, kaleetan blusa kuadrillekin eta festa giro ederrarekin ospatzen da, eta ezin galdu Iñurritza zelaian egiten den erromeria.
27an egunean, berriz, tradizioa da Oilasko Biltzea: neska-mutil ezkongabeak inguruko baserrietara joaten dira, txistulariekin eta soinujoleekin batera, eta biharamuneko bazkarirako dirua biltzen dute.