Eduki publikatzailea
Atzealdea

Azaroa Toldotxoren hilabetea

Azaroa Toldotxoren hilabetea

‘AZAROA, TXOLDOTXOREN HILABETEA’ IZANGO DA

Zurekin elkarteak bi ekimen nagusi antolatu ditu, Toldotxo pintxoaren inguruan: tailerrak eta Txapelketa Herrikoia

Zurekin Ostalari Elkarteak, Zarauzko Udalarekin eta Eroskirekin elkarlanean, ‘Azaroa, Toldotxoren hilabetea’ ekimena jarri du martxan. Hala, bi jarduera nagusi antolatu dituzte ‘Zarauzko pintxoa’-ren inguruan: Toldotxo nola prestatu ikasteko tailerrak eta Toldotxo pintxoaren Txapelketa Herrikoia.

Toldotxo nola prestatu ikasteko interesa duen orok, ostegunero, Eroski-ko ikastaro aretoko sukaldeetan aukera izango du. 18:30etik aurrera izango dira eta izena aurrez eman beharko da Eroskiko harreran, Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia 30) edo zurekinostalarielkartea@gmail.com helbidean.

Txapelketa Herrikoiari dagokionez, hau azaroaren 30ean ospatuko da, Merkatu plazako lehen solairuan, 12:00etatik aurrera. Parte hartzaile bakoitzak bi Toldotxo pintxo prestatu beharko ditu, uneoro osagaiak eta itxura errespetatuz. Antolatzaileek platerrak, zotzak, sua eta kozinatzeko materiala jarriko dute eta parte hartzaileek osagaiak etxetik prest ekarri beharko dituzte, legatza izan ezik (hau bertan kozinatu beharko da). Errezeta eta osagaien zerrenda  ondoko Zurekin elkarteko taberna eta jatetxeetan egongo da eskuragarri: Argiñano, Euskalduna, Iruña, Itsaski, Itxas-lur, Salegi eta Txiki-Polit. Honez gain, Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia 30) edo zurekinostalarielkartea@gmail.com helbidera idatzita ere eskuratu daiteke.

Txapelketan 15 minutuko txandatan kozinatuko dute parte hartzaileek eta txanda bakoitza 4 pertsonakoa izango da. Pintxoa aurkezteko hurrenkera zozketa bidez erabakiko da, ordubete lehenago (11:00etan). Parte hartzea librea eta doakoa da baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, plazak mugatuak baitira. Interesa duen pertsona orok azaroaren 28a baino lehen eman beharko du izena zurekinostalarielkartea@gmail.com helbidera izen abizenak eta harremanetarako datuak utziz, ala Toldotxo tabernetan (Argiñano, Euskalduna, Iruña, Itsaski, Itxas-lur, Salegi eta Txiki-Polit). Sariak 300, 200 eta 100 euroko bonuak izango dira, txapelketako lehen hiru sailkatuentzat, hurrenez hurren, Zurekin elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko. Honez gain, parte hartzaile bakoitzak oparitxo bat jasoko du.

Bi ekimen nagusi hauez gain, azaroan zehar Toldotxo pintxoa eskatzen duen pertsona orok kamiseta bat opari jasoko du.