Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udako egitaraua

2023 - Udako egitaraua

Urte osoan dugu Zarautzez gozatzeko aukera, baina udaberritik udazkenera bitarteko egunetan, gure herria bereziki maitagarri jartzen da. Herri-bizitza piztu egiten da,eta edonon topa dezakegu inguruaz gozatu, ongi pasatu eta pilak kargatzeko aukera.

Zarauzko hainbat talde, elkarte eta laguntzailerekin elkarlanean, Udalak ahalegin berezia egiten du urte osoan zehar gure txokoak girotu eta ekitaldiz aberasteko, kale eta plazak bizitzaz eta ilusioz betetzeko. Esan ohi dugun moduan, “denetarik eta denontzat”.