Eduki publikatzailea
Vista Alegreko parkea
Vista Alegreko parkea (Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea)
45.724 metro karratu. 55 landare-espezie. Dorrea. Hiriaren eta inguru basatiaren arteko elkargunea da Vista Alegreko parkea.
Bertako zein kanpoko landare espezie ugari ditu, eta horien artean, espezie exotikoak ere aurkituko dituzu. Dorrea, berriz, Villapadiernako kondeak eraiki zuen 1913. urtean. Estilo neoklasikoan eraikia, zirkuluerdiko forma du eta 10 zutabe. Bigarren pisutik, Zarautz ikuspegi orokorraz gozatu daiteke.
Nola iritsi parkera:
- Oinez
- Hiribusa: Allemendi geltokia
- Aldapeta igogailua