Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Zarautz eta Zarauz" Zarauzko historia antzeztua

"Zarautz eta Zarauz"

Zarauzko historia antzeztua

"Zarautz eta Zarauz" Ibilbide Antzertua

Zarauzko Udalak, Patxi Santamaria antzerkigile zarauztarrarekin elkarlanean, antzeztutako ibilbideak eskainiko ditu uztaila eta abuztuan. Esperientzia honen helburua Zarauzko historia formatu desberdin batean kontatzea da, antzezlan ibiltari baten bidez. Saioak Santamaria berak eskainiko ditu, Inazio Tolosaren laguntzarekin, bi hizkuntzetan. Euskaraz, “Zarautz eta Zarauz; Zarauzko historia antzeztua” izenburua izango dute eta, gaztelaniaz, “Zarautz eta Zarauz; un viaje teatral a través del tiempo”.

Antzeztutako lehen ibilbide gidatua uztailaren 11ean izango da: 11:00etan gaztelaniaz eta 13:00etan euskaraz. Saioen abiapuntua Arrosategi parkean izango da eta, plazak mugatuak direnez (35 pertsona saio bakoitzeko), tiketa aurrez eskuratu beharko da. Sarrerak Turismo Bulegoan izango dira salgai, 5 euroan. Lehenengo bisita jardunaldiaren ondoren, hurrengo saioak uztailaren 18an, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 8an izango dira.