Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Dokumentala: "Ez, eskerrik asko! Gadysen leihoa"

Data Ordua
2020/11/2419:00
Kokapena
Modelo aretoa

"EZ ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEHIOA" Dokumentala

Dokumental honetan, 80. hamarkadako mugimendu antinuklearraren kronika egiten da. 

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.

Dokumentaldiaren ondoren, garai haietan Urola kostan mugimendu antinuklearrean murgilduta ibili ziren kide batzuk ere hartuko dute hitza. 

Antolatzailea: Arkamurka Natur Elkartea 

 

Web edukia bistaratu

Jaiak

Web edukia bistaratu
Elkarlanean:

Sustatzen ditugu:

 
 
Web edukia bistaratu