Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Musika: Bixente Martinez

Data Ordua
2021/10/1520:00
Kokapena
Modelo aretoa

BIXENTE MARTINEZ + HAATIK DANTZA

Bixente Martinez gitarristak bere lehen bakarkako lana aurkeztuko du 2021eko urrian. Txoria buruan eta ibili munduan izeneko disko berriaren oinarria Oskorriren errepertorio mitikoa izango da eta Elkar disketxearen zigilupean argitaratuko da urrian. Disko berriaren nahasketak Jean Phocasek egin ditu eta azken masteringa, berriz, Victor Sanchezek. 

Lan berria aurkezteko ikuskizun eder batekin dator Bixente Martinez; izan ere, musikariak Oskorriren kantuei begirada berri bat eskainiko dio musikaren eta dantzaren bitartez, eta Bixente Martinezen gitarrekin batera Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola dantzariak izango dira oholtza gainean.

Oskorriren errepertoriotik ateratako kantuak bere barruko esentziarekin biluztuak izan dira, ondoren modu libre eta berri batean birmoldatuak izateko. Disko honetan gitarra ezberdinak erabili ditu artistak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu ezberdinak ere. 

- Sarrerak: Modeloko leihatilan edo http://tickets.kutxabank.es


 

Web edukia bistaratu

Jaiak

Web edukia bistaratu
Elkarlanean:

Sustatzen ditugu:

       

 

 
 
 
               
     
 
 
Web edukia bistaratu