Agenda
San Pelaio Jaiak 2022
Data | Ordua |
2022/06/25 - 2022/06/28 |
Kokapena |
Zarautz |

>> SAN PELAIOAK 2022_EGITARAUA <<
Ekainak 25, larunbata: SAN PELAIO bezpera
12:00: Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari
Ondoren, kalejira, IGANDEA txaranga, buruhandi eta erraldoiekin
18:30: HAURREN XLII. AGERRALDIA (Haur Kultur Taldeak antolatuta)
Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta
20:00: Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute
22:00: Musika Plazan, DJ SAIOA nerabeentzat, DJ KI
23:00: Iñurritzan, Kontzertuak, PARIAK BAI eta FAN & GO
23:15: DANBORRADA (Herriko elkarteek antolatuta)
Zuzendariak: Bakarne Aizpuru (Kayua), Xabier Vazquez (Alkartasuna), Leire Arana (Batzokia), Arbil Itziar Manterola (Urpekoak), Rakel Azkue (Cachi Bachi), Mirari Iturrino (Carballeira), Beñat Intxauspe (Arrano), Karlos Aizpitarte (Arkaitz Mendi), Itziar Alberdi (Udaberri), Elias Azpiroz (Ongi Etorri), Patxi Azkarate (Iñurritza) eta Saioa Moragón (Zurbaran)
Ibilbidea: Geltoki kaletik abiatuta, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Zigordia kalea, Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Geltoki kalea
23:45: Lege Zaharren enparantzan, danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Zurekin Ostalarien Elkarteari
00:00: Lege Zaharren enparantzan, BANDERA IGOKO DA. Txupinazoa (Arantza Laskibarren eskutik) eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota
Ondoren, Lege Zaharren enparantzan, DJ SAIOA: DJ Davila eta DJ Javi
00:00: Iñurritzako zelaian, BANDERA IGO eta TXUPINAZOA botako da; sorpresa gehiago ere egongo da
00:15: Musika plazan, dantzaldia ALAIKI taldearekin
Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da
00:00-03:00: Munoan, DROGEN informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket!! elkarteak antolatuta
Ekainak 26, igandea: SAN PELAIO eguna
09:00: DIANA trikitilari eta dultzaineroekin
Aldi berean, Iñurritzan, txistulariekin GOIZ ERESIA
11:00: San Pelaio ermitan, MEZA NAGUSIA
11:30: Lege Zaharren enparantzan, ERRALDOI ETA BURUHANDIEN ZARAUZKO IV. TOPAKETA, talde hauekin: BIDASOAKO ERRALDOIAK, TXANTREAKO KONPARTSA eta ZARAUZKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN ELKARTEA
12:00: Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira
12:30: Iñurritzako zelaian, AURRESKUA, Iñurritzako gazteek eskainia
12:30: Merkatu plazako lehen solairuan, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua
17:30: Musika plazatik Iñurritzara kalejira, USTEKABE txaranga, ZARAUTZ'TRIK trikitilariekin
18:00etatik aurrera: Iñurritzako zelaian, erromeria Gauargi taldearekin
20:00: Larrain-dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroekin
20:30: Musika plazara itzulera kalejiran, dultzainero, ZARAUTZ’TRIK trikitilari taldea eta USTEKABE txarangarekin
22:30: Musika plazan, KRESALA taldearen kontzertua
Ordu berean, Iñurritzan, erromeria IZER eta ALABIERrekin
23:00-02:30, Malekoian ALKOHOLEMIA PROBEN karpa egongo da, Prebentzio Zerbitzuak eta Sasoia elkarteak jarrita (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena)
Ekainak 27, astelehena: San Pelaio Bigarrena - Haur eta gazteen eguna
05:30: Iñurritza Elkartean BARATXURI-ZOPA, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia
06:00: Iñurritzan, ohiko OILASKO BILTZEAren hasiera
11:00-14:00: Frontoi Txikin, haurrentzako jolas mitologikoak eta Montessori gunea. ( Gaztelekuan)
13:30: Iñurritzako zelaian, OILASKO BILTZEAREN amaiera
17:00: Iñurritzan, 12 URTETIK GORAKOENTZAKO GUNEA Haize-orratz Gaztelekuaren eskutik: joko dinamikoak, telazko poltsak eta kamixetak apaintzeko tailerra eta ginkana (Eguraldiaren aurreikuspena kontuan izanda, asteartera atzeratu da ekintza hau)
17:30: Musika plazatik Iñurritzara kalejira, PASAI txaranga eta IMUNTZO Trikitilari Eskola, taldea, buruhandiak eta erraldoiak lagun dituztela
Ondoren Iñurritzan, HAUR PARKEA, eta frontoian, APAR FESTA (Eguraldiaren aurreikuspena kontuan izanda, asteartera atzeratu da ekintza hau)
18:30-21:00: Iñurritza Jai Batzordeak bere lokalean ARDOA eta GAZTA musu-truk emango ditu
19:00: Iñurritzan, haurrentzako erromeria DJ PORRUrekin
20:30: Musika plazara itzulera kalejiran
22:00: Musika plazan disko festa DJ Oihan Vegarekin
22:00: Udaberri egoitzaren parean, dantzaldia AZABACHE taldearekin
22:30: Iñurritzako zelaian, BERTSO JAIALDIA. Bertsolariak: MAIALEN LUJANBIO, NEREA IBARZABAL, ANDONI EGAÑA, BEÑAT JAUREGI eta JON MAIA. Gai-jartzailea: JON ZALDUA
Ondoren: Iñurritzan, erromeria BAT-BITAN-en eskutik.
Ekainak 28, asteartea:
09:00: Iñurritzan, txistulariekin GOIZ ERESIA
11:00: San Pelaioko ermitan, MEZA NAGUSIA
Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, HAMAIKETAKOA auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia
11:30: Iñurritzako zelaian, HAUR-JOLASAK
14:00: Iñurritzan, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat GIBEL-JANA
16:30 Iñurritzan, HAUR PARKEA, eta frontoian, 17:00 APAR FESTA
17:00: Iñurritzan, 12 URTETIK GORAKOENTZAKO GUNEA Haize-orratz Gaztelekuaren eskutik: joko dinamikoak, telazko poltsak eta kamixetak apaintzeko tailerra eta ginkana
19:00: Iñurritzan, HERRI KIROLAK
23:00: Iñurritzako zelaian, erromeria BIDE BATEZ taldearen eskutik
00:00: BANDERAREN BEHERATZEA eta festen amaierako TXUPINAZOA