Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

2022ko Kirol Sarien Ekitaldia

Data Ordua
2023/01/2719:00
Kokapena
Modelo aretoa

2022ko Kirol Sarien Ekitaldia

2022an gure herrian aipagarriak izan diren kirolari eta taldeei aitortza egingo zaie, baita babesle eta kirolari oso lotuta izan diren pertsonei ere. Kirol Sarien ekitaldia urtarrilaren 27an izango da, Modelo Aretoa, arratsaldeko 19:00etan.

Hauek dira 2022ko Zarauzko Kirol Sarien galan sarituko diren pertsona eta taldeak:

Emakumezko Kirolari Onena - KARMELE EZENARRO

Zarauzko Emakume Korrikalari taldeko kide honek maratoi erdiak egiten ditu. Joan den urtean Behobia-Donostia lasterketa gauzatu zuen irristaketa kategorian eta aurten Irristaketan Master 60 kategorian Gipuzkoako txapelketa irabazi du.

Gizonezko Kirolari Onena – ERIK BALENCIAGA   

Gaur egungo Zarauzko eskubaloiaren erreferentea da Erik Balenciaga. Herriko eskubaloi taldean jokatu ondoren, Teucro, Anaitasuna eta Logroñoko taldeetan jokatu zuen. Egun Frantziako Ligan lehiatzen da Fenix Toulouse Handball talde ospetsuan.

Emakumezko Talde Onena - GRAFICAS JUARISTI ZKE SENIOR EMAKUMEAK (SASKIBALOIA)

Joan den sasoian denborali erregularra lehen postuan amaitu zuten eta, Gipuzkoako Final Four-a irabazita, kategoria igoera lortu zuten. Ondorioz, aurten Emakumezkoen Senior Bigarren Maila Nazional ligan lehiatzen da saskibaloi talde hau.

Gizonezko Talde Onena - ZARAUTZ K.E FUTBOLA JUBENIL MUTILAK

Futboleko Jubenil taldeak Euskadiko Liga irabazi zuten joan den denboraldian eta mailaz igo ziren. Aurten, Nazional mailan lehiatzen ari dira.

Entrenatzaile Onena - DENIS SANCHEZ

Urte luzez Denisek Zarauztarra Txirrindulari elkartean entrenatzaile bezala egindako lanaren aitortza da sari hau. Azken urteetan, Eskola mailako txikiekin lan bikaina egin du.

Kirol Babeslea -  ASTI PINTURAK

Herriko enpresa txiki hau urte luzez darama herriko kirol taldeei euren babesa ematen, hala nola, plaierotako taldei edota arraun taldeari.

Kirola Bizi Saria - ANTONIO GONZALEZ-CHAVARRI

40 urte baina gehiago egin ditu Antonio Gonzalez-Chavarrik Zarauzko Eskubaloi taldean boluntario moduan bere laguntza eskainiz.

Kirol Ibilbidea Saria - LUIXITO GARCIA

85 urte bete ditu Luxito Garciak aurten eta sari honen bitartez, korrikalari bezala izan duen ibilbidea omentzen da.

Aipamen Berezia - JUAN JOSE BERACIERTO

Iaz zendu zen Juan José Beracierto eta aurtengo Kirol Sarien ekitaldian Zarauzko txirrindularitzari bere bizitzan zehar emandako guztia eskertzeko aukera izango da.

Web edukia bistaratu

Jaiak

Web edukia bistaratu
Elkarlanean:

Sustatzen ditugu:

Web edukia bistaratu