Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

"Itsasotik Herrira"

Data Ordua
2019/10/11 - 2019/10/12 All Day
Kokapena
Zarautz

"Itsasotik Herrira"

Ingurumenaren uberan: musika, dantza, kultura ondarea, pintura, artisautza eta antzerkia.

Bigarren urtez jarraian, Itsasotik Herrira jaialdia ospatuko da urriaren 11 eta 12an, Zarautzen. Iazko lehen edizioan bezalaxe, Urola Kosta eskualdeko izaera bereizten duen sormen eta kultura ondarea izango du oinarri ekimenak. Aurtengoan, gainera, ingurumena gaitzat hartuta landu da bi eguneko egitarau zabala. Hain zuzen ere, “Ingurumenaren uberan” goiburu hartuta garatu dituzte proposamenak ekimenean parte hartu duten eskualdeko artista eta sortzaileek.

Jaialdia Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako ekimena da. Igor Iturain Urola Kostako Lehendakariak adierazi duenez, “Udal Elkarteko Garapen Agentziak duela 3 urte abiatutako Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko lan-lerro estrategiko oso bat” dago jaialdia aurrera ateratzeko ahaleginaren atzean.

EGITARAUA >> www.itsasotikherrira.eus

 

Web edukia bistaratu

Jaiak

Web edukia bistaratu
Elkarlanean:

Sustatzen ditugu:

 
 
Web edukia bistaratu