Berriak
Eduki publikatzailea
Agenda - izenburua
Agenda
Eduki publikatzailea
fix agenda
IZFE Schedule
ADARRETATIK: ESANEZIN
Data | Ordua |
2024/10/04 | 22:00 |
Kokapena |
Munoa |
ESANEZIN
URRIAK 4 OSTIRALA
22:00 - 23:00
MUNOA PLAZA, ZARAUTZ
(EH)
Ianire Aranzaberen (Altzagarate,1999) proiektu musikala da. 2021ean eman zituen bere lehen pausoak «Aireratzen» EPa kaleratuz, zazpi kantuz osatutako bildumarekin. Pop doinuak jorratzen ditu nagusiki baina ateak itxigabe musika-erreferentzia berriei, eta bakarkako formatuan lehen kontzertuak eman ondoren laukote formatua hartu zuen proiektuak, Arri Iraeta, Iñigo Asensio eta Imanol Rubio bidelagun dituela. 2023an eszenatokietatik zertxobait urrundu eta proiektuaren lehen lan luzea kaleratu zuen «Erretratu Bat» izenpean, orain eta hemen gure ingurura begiratzeko modu bati erreferentzia eginez. Egunerokotasunari, priblilegioei, hautuei, beldurrei, zauriei; ezinbestean gure begiek ikusten dutenari eta zenbaitetan ikusten ez dutenari erretratu bat egitearen beharra gordetzen da kantuetan. Inguratzen gaituen guzti horren artean leku bat edukitzeko nahia eta ezina, dena zalantzan jartzea eta minutu batez bada ere hain urrun ikusten genuen horretan gure burua ikustea.
Jaiak
Jaiak
Eduki publikatzailea
Bloque secciones principales
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
-
Kale Nagusia 30. 20800 Zarautz