Berriak

Agenda - izenburua

Agenda

Eduki publikatzailea

fix agenda

IZFE Schedule

"Vidas irrenovables" dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

Data Ordua
2025/03/1319:00
Kokapena
Modelo aretoa

"Vidas irrenovables" dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

- Eguna: martxoak 13
- Ordua: 19:00
- Lekua: Modelo aretoa

90 minutuko luzapena izango du eta ondoren dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia izango da. Dokumentala zein solasaldia erdaraz izango dira, dokumentala euskarazko azpitituluekin.

Energia fosiletan oinarritutako energia-iturrien ordez energia berriztagarriak ezartzeko premia horrekin Iberiar penintsulako ekosistema ugari suntsitzen ari da, eta zer esanik ez landa eremuetan bizi diren pertsonen bizitzak ere. Plangintza faltak eta administrazioen kudeaketa txarrak arriskuan jartzen ari dira landa-eremuetako pertsonen bizimodua, baita haien ondasunik preziatuena ere: ingurumena. Historian zehar behin eta berriz gertatu den bezala, landa eremuko herritarrak dira beren buruak sakrifikatu behar dituztenak, hiri eremuetan bizi diren pertsonek beren bizimodua mantentzen jarrai dezaten. Kasu honetan, hirietako elektrizitatea hornitze aldera, landa eremuko lurrak suntsituz. Egoera latz horrek jende askoren azerrea eta egonezina eragin ditu, beraien paisaiak zein bizimodua suntsituta ikusi nahi ez dutelako. Filma honetan, egoera berri honetan kaltetutako pertsona askoren istorioak ezagutuko ditugu, eta kasu batzuetan, berriztagarriak behar bezala eta ingurumena errespetatuz ezartzeko gauzatu daitezkeen alternatibak azalduko dira. Filma honetan pertsona ugariren istorioak azaltzen dira, baita Antonio Turiel edo Francisco Varela bezalako zientzialariena ere, epe labur edo ertain batean eragin ditzakeen ondorio txarren berri ematen ari direnak. Azken finean, energia-iturri horien plangintza txarra hondamendi soziala, kulturala eta ingurumena suntsitzen ari da administrazioen babespean.


 

Jaiak

Jaiak

Banner inferior logos

Elkarlanean:

Sustatzen ditugu:

Jarrai gaitzazu

Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin