Berriak

Agenda - izenburua

Agenda

Eduki publikatzailea

fix agenda

IZFE Schedule

"Hondartza garbia, hondartza bizia: zaindu gaur, gozatu bihar!" kanpaina

Data Ordua
2025/07/16 - 2025/07/20 All Day
Kokapena
Itsas pasealekua

"Hondartza garbia, hondartza bizia: zaindu gaur, gozatu bihar!" kanpaina

- Egunak: uztailak 16 - 20
- Lekua: Itxas - pasealekua

2025 hondartzen denboraldia abian da Gipuzkoan, eta horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak Emaus Gizarte Fundazioarekin batera bultzatutako “Hondartza garbia, hondartza bizia: zaindu gaur, gozatu bihar” kanpaina.

Heziketa-jardueren, tailerren eta dinamika parte-hartzaileen bidez, kanpainak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu beren eguneroko ohituren eraginari buruz, eta, horretarako, hondakinak murriztea, kontsumo arduratsua eta ingurumena zaintzea sustatzen ditu. Aurten ere, hondartzako materialak maileguan uzteko Gauzateka doako zerbitzua erabilgarri egongo da hareatzetan asteazkenetik igandera. Emaus Gizarte Fundazioak eta beste eragile laguntzaile batzuek (Garbera eta Urbil merkataritza-zentroak, adibidez) emandako joko eta tresna berrerabilgarriak eskainiko ditu. Berrikuntza gisa, hezkuntza-material osagarriak eta baliabideen erabilera partekatuari esker saihestutako karbono-aztarnaren kalkulua izango ditu aurtengo edizioak. 


 

Jaiak

Jaiak

Banner inferior logos

Elkarlanean:

Sustatzen ditugu:

Jarrai gaitzazu

Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin