Berriak

Agenda - izenburua

Agenda

Eduki publikatzailea

fix agenda

IZFE Schedule

Doako irteera gidatua hezeguneetan zehar

Data Ordua
2026/06/0610:00
Kokapena
Borghetto kantina

Doako irteera gidatua hezeguneetan zehar


INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2026

Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, bisita gidatu bat antolatu dugu ekainaren 6rako, larunbata. Bertan, Zarauzko Eraztun Berde Urdineko zenbait interes gune bisitatuko ditugu: dunak, Iñurritzako Biotopoa, Asti-Irita hezegunea eta Tejeriako Haltzadia. Bisita goizeko 10:00etan hasiko da eta hiru ordu inguruko iraupena izango du.
Bisitak izaera parte hartzailea izango du, eta hainbat jarduera praktiko burutuko dira bertan. Horrez gain, parte-hartzaileei eskuliburuak eta irteeran zehar lantzeko dibulgazio-material gehigarria emango zaie. Beraz, aukera paregabea da Zarauzko Eraztun Berde Urdineko altxorrak ikuspuntu praktiko batetik ezagutu ahal izateko.
Irteera honekin lortu nahi da, alde batetik, herritarren eta naturaren arteko lotura indartzea, eta bestetik, ingurumena zaintzearen garrantziaren inguruan kontzientzia piztea. Izan ere, denon ardura da gure inguruko natur-guneak babestea, eta horretarako ezinbestekoa da horiekiko ezagutza eta errespetua.
Adin guztietarako pertsonentzat aproposa da ibilbidea, 2,8 Km-ko luzera du eta bidearen zati handiena irisgarria da. Bisita gidatuan hiru hezitzaile egongo dira: batek haurrekin egingo du lan, eta beste bi helduentzat (hizkuntza bakoitzerako bat). Hona hemen irteeraren inguruko xehetasunak:

LEKUA ETA DATA:
•    Data: ekainak 6, larunbata
•    Hasiera ordua: 10:00
•    Elkargunea: Borghetto kantina, dunetako pasarelaren hasieran (https://maps.app.goo.gl/wJVagDjntrgry9E5A)
•    Irteeraren gutxi gora beherako iraupena: 3 ordu

IZEN EMATEA BEHARREZKOA DA:
•    Telefonoz: 943 83 09 90
•    E-posta bidez: infoturismoa@zarautz.eus
•    Presentzialki: Zarauzko Turismo Bulegoan 


 

Jaiak

Jaiak

Banner inferior logos

Elkarlanean:

Sustatzen ditugu:

Jarrai gaitzazu

Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin