Azken balea

Azken Balea

Murgildu abentura honetan, eta argitu "azken balearen" misterioa. Zatoz esperientzia berezi hau bizitzera eta balearen historiaren atzean dagoen enigma deskubritzera.

Aspaldi-aspaldi, eta batez ere neguan, Zarauzko talaietatik ur-zurrustak ikusten ziren itsasotik irteten. Euskal baleak ziren. Kostalde honetan babesten ziren elikatzeko eta erditzeko.

Garai hartan, talaiaren abisua jasotakoan Zarauzko arrantzaleak txalupatan irteten ziren, arpoiak eskuan hartuta, baleak hiltzera, gero haien haragia, koipea, bizarrak... erabiltzeko. 1878an harrapatu zuten era tradizionalean arrantzatutako "azken balea".

"Azken balea" mugikorretarako egokitutako aplikazioa da. Sartu azkenbalea.turismozarautz.eus esteka erabiliz edota QR bidez.