Eskulturen ibilbidea
Eskulturen ibilbidea
Zarautz erreferentziazko puntu bilakatu da eskulturarekiko grina duten artistentzat. Izan ere, herriaren eta eskulturen arteko harremana oso estua da. Horren seinale dira urte luzez antolatu izan den Zarauzko Nazioarteko Eskultura Lehiaketa, eta lehiaketa horietara aurkeztutako lanak. Eskultura horiekin sortu da itsas pasealekuko eskulturen ibilbidea. Eta ibilbide hori da, hain zuzen ere, bisitatzeko proposamena. Harri eta zur utziko zaitu!
Eskulturen ibilbideak Zarauzko eskultura garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen digu, herriko plaza eta kaleetan zehar ibilaldi atsegin bat eginez.
1.- I/G (Jesus Rodríguez Jauregi) | 15.- Joan etorrian (Miguel Angel Lertxundi) |
2.- Bertsolaritzari omenaldia (Jorge Oteiza) | 16.- Itsas-lema. Txiliku ontziolaren omenez (Juanjo Gurrea) |
3.- Surflariei omenaldia (Jose Luis Lasa) | 17.- I/G (Begona Uriarte) |
4.- Canons 22 (Elena Asins) | 18.- Ixil. (Koldo Alberdi) |
5.- Zarauzko Dama (Marcos Hernando) | 19.- Lizardiri omenaldia (Mikel Campo / Marian Aranburu) |
6.- Eta zehar dela (Dora Salazar) | 20.- Basarriri omenaldia (Palmiro Haro) |
7.- Bihurdura berdindua (Dora Salazar) | 21.- Iturria (Escuela de Aia) |
8.- La notan sostengatua (Concha Cilveti) | 22.- I/G (Ivan Rusev) |
9.- I/G (Xabier Loyola) | 23.- I/G (Janos Stryk) |
10.- I/G (Mikel Campo Marian Aranburu) | 24.- I/G (Koldobika Jauregi) |
11.- I/G (Artezaleak) | 25.- Aita Mitxelenari omenaldia (Miguel Etxeberria) |
12.- Escudero maisuari omenaldia (Palmiro Haro) | 26.- Hegaldia (Ricardo Ugarte de Zubiarrain) |
13.- I/G (José Luis Zumeta) | 27.- Leihoa (José Ramón Anda) |
14.- Madozi Estela (Jorge Oteiza) |
Bloque secciones principales
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
-
Kale Nagusia 30. 20800 Zarautz