Euskara
Euskara
Zarautz 23.000 biztanle dituen herri moderno, turistikoa eta irekia da. Baina, batik bat, euskalduna da. Zarauztarron %74a euskaldunak gara, eta beste %11a euskara ulertzeko gai da. Geure-geurea dugu euskara; gastronomia edota ondarea zaintzen ditugun moduan, zaindu nahi dugu gure hizkuntza. Horregatik, bizi-bizi entzun, ikusi eta sentituko duzu euskara Zarauzko kaleetan. Hitz egin zuk ere euskaraz, eta mantendu bizirik Zarautz eta zarauztarron hizkuntza. Izan ere, Artzek zihoen moduan; "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik".
Itzultzaile neuronala
Deskargak
Bloque secciones principales
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
-
Kale Nagusia 30. 20800 Zarautz