Web edukia bistaratu

Euskara hiztegia

Euskara hiztegia

Zarautz 23.000 biztanle dituen herri moderno eta irekia da. Herri turistikoa, zerbitzu-emailea eta… euskalduna. Herri euskaldunetan handiena.
Zarauztarron %74 euskaldunak gara eta beste %11 euskara ulertzeko gai da. Geure-geurea dugu euskara; eta gastronomia, ondarea… zaintzen ditugun moduan, hizkuntza ere zaindu egin nahi dugu.
Bizi-bizi ikusi eta entzungo duzu euskara bertako kaleetan, eta zu ere animatu nahi zaitugu ahal duzun guztietan erabiltzera. Zarautz eta zarauztarrak gertuago sentituko dituzu.

 

 

Deskargak