Ezagutu ingurunea

Ezagutu ingurunea

Getaria, Zumaia, Aia, Orio...

Merezi du Zarautz inguruko herriak bisitatzea, gainera, garraio publikoari esker, 5-10 minutu bakarrik beharko dituzu bakoitzera iristeko.
 
Getaria, herri txiki bezain polita, Lurrari lehen bira osoa eman zion Elkano itsasgizonaren eta Balenciaga modaren arkitektoaren sorlekua da.

Zumaian, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta flyscha dituzu ikusgai: aho zabalik utziko zaitu itsasaldeko haitzen bertikaltasunak. Labarretako haitzetan Lurraren 100 milioi urteko historia idatzita dago, eta hori ikusteko lekurik ederrenak itsasontzi batetik edo itsaso ondotik doan bidezidorretik dira.

Barrualdean, Aian Pagoetako Parke Naturala nabarmentzen da. Basoan barna ibiliz gero, XVIII. mendeko burdinola bat eta errotak aurkituko dituzu.

Orioko kostan itsasadarra, herri barruan kale aldapatsuak, eta jatetxeetan, parrilan erretako bisiguak. A zer plazera!

 

ZARAUZTIK HAS ZAITEZKE EUSKADI EZAGUTZEN

Hiri moderno eta kosmopolita da Bilbo, eskaintza zabalekoa, baina, Guggenheim Museoa eta Gizadiaren Ondare den Zubi Esekia bereizten dira. Kostari itsatsita dago Donostia, kultura aberatsekoa eta edertasun handikoa da, Kontxako Badia da horren erakusle. Hori gutxi ez eta gastronomiaren sehaska ere bada, Michelin izar gehienetarikoak dituen hiria baita. Euskal Herriko hiriburua, Gasteiz, European Green Capital da; hein handi batean, inguratzen duen Eraztun Berde zabalagatik. Ondare ikusgarria ere badu, esaterako, Santa Maria katedrala.

Zarauztik oso gertu dago Ipar Euskal Herria. Biarritz, Baiona edota Donibane Lohitzune herrixka ederrak dira, paregabeak, eta euskal kulturak eta frantsesak bat nola egiten duten ikusteko aukera izango duzu.

 

                     

 

ZARAUZTIK

  • Donostia: 20 km_15 min
  • Biarritz: 67 km_40 min
  • Baiona: 75 km_45 min
  • Bilbo: 85 km_50 min
  • Gasteiz: 85 km_50min
  • Iruñea: 90 km_50 min

Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin