Web edukia bistaratu

Plazer txikiak...

 

EGUN PASA HONDARTZAN     

Ur ertzean maskorrak bildu, arroken artean karramarroak arrantzatu, hareazko gazteluak eraiki, frisbee edo palekin jolastu, hondartzako-volley partida helduak gazteen aurka, portuan aire libreko igerilekuarekin eta jauzi eta akrobaziak eginez gozatu, haur-parkeak, skate parkea eta ping-pong mahaiak... zure familiarekin ez zara aspertuko Hondartzen Erreginean. 

 

 

 

 

 

 

 

DASTATU BERTAKO ARTISAU - IZOZKIAK   

Uda hondartza plana eta oinez edo bizikletaz egindako ibilaldi luzeen sinonimoa da. Eta, jakina, imajina ditzazkezun zapore guztietako izozkiak dastatzeko garaia ere. Egia esan, Zarautzen erreferentziazko izozkitegiak aurkituko dituzu herrian eta itsas-pasealekuan ia urte osoan zabalik.

 

 

 

 

 

 

 

 

ZARAUZKO MERKATUA                  

Nahitaez bisitatu behar da merkatu tradizionala, eta bertan produktu freskoenak eta sasoikoak aukeratu ahal izango dituzu. Hemen, gure sukaldaritzan ondoen gordetako sekretuetako bat aurkituko duzu: Orio, Getaria eta Zumaiako portuetatik datorren arrainaren barietatea eta kalitatea, eta gure baratzetako bertako fruta eta barazkiak. 

Txikienei, berriz, interesa eta motibazioa piztuko eta ikasteko aukera emango diegu. Hortik aurrera hasten dira beren interesei buruzko galderak, hala nola: "udako edo neguko frutak dira? Hau txirimoia edo kiwia da? Fruta honen azala jango dugu?"