Hondartza
Hondartza
Kresal usaina une oro duzu Zarautzen: malekoian paseatzean, mendian ibiltzerakoan, terraza batean irakurtzen, lagunekin pintxoak hartuz solasean zaudela… Izan ere, Gipuzkoako hondartzarik luzeena da, bere 2.500 metrori esker.
Baina ez da hondartza bat soilik, urte guztian zehar erabili dezakezun terraza da. Zarautzen eta zarauztarron epizentroa da, hau da, egiten duen eguraldia egiten duela, zarauztarron aisialdirako edo kirolerako gunerik gustukoena da hondartza. Hotza, euria edo elurra egin, dozenaka lagun eta herritar ikusiko dituzu egunero-egunero, futbolean, surfean, korrika, igerian, yoga egiten edota pasieran.
Itsas pasealekutik ere goza dezakezu hondartzaz, eta handik pasiera eginez hainbat artisten eskulturak eta haurrentzako jolastokiak ezagutuko dituzu. Hondartzaren zati batean, biotopoaren gainean, ia kilometro bateko pasabidea dugu. Beste aldea, berriz, hondartza amaitzen denean, itsasoaren konpainiarekin jarrai ahalko duzu, Getariaraino iristen den itsas ondoko bide zoragarria baituzu.
ZERBITZUAK ETA INSTALAZIOAK
Zerbitzuak eta instalazioak, dutxak eta komunak, sorosle zerbitzuak eta toldo eta aulkien zerbitzuak osatzen dute.
INFORMAZIO BALIAGARRIA:
Uraren bataz besteko tenperatura udan 19 – 21ºC
Itsasertza
20800 - Zarautz - Gipuzkoa
Tel. (+34) 943 89 03 77
GOMENDIOAK ETA AHOLKU LAGUNGARRIAK
- Hondartzaz gozatu eta besteak errespetatu.
- Jarraitu sorosleen argibideei
- Begiratu banderen koloreari
Berdea: bainu librea.
Horia: arretaz bainatu.
Gorria: bainatzea debekatua dago.
Gorri / urdina: itsas kirolentzako gunea.