Kalitate turistikoa
Kalitate turistikoaren "Q" ikurra
Kalitate turistikoaren Q ikurrak kalitatea adierazten du Espainiako turismo arloan.
"Q" ezaugarria duten establezimendu turistikoek, OSPEA, BEREZITASUNA, FIDAGARRITASUNA, ZORROZTASUNA ETA SUSTAPENA bereganatzen dituzte Turismo saileko Estatuko Idazkaritzaren eta Autonomia Erkidegoen partetik.
"Q Kalitatearen" abala duten establezimenduek auditoria zorrotzak gainditu dituzte, bertako zerbitzuek kalitatearen, segurtasunaren eta profesionaltasunaren bermea dutela ziurtatzeko. Hori guztia, bezeroek ahalik eta esperientzia turistiko onena izatea bermatzeko.
Nork ematen du Kalitate Turistikoaren "Q" ikurra?
- Espainiako kalitate turistikorako institutuak.
- Enpresa turistikoentzat bereziki sortutako Kalitate Sistemen Ziurtagiria ematen duenentitatea da Espainiako elkarte turistiko nagusiek, SET elkarteak, Autonomia Erkidegoek eta FEMP erakundeak osatutako ICTE institutua.
- Espainiako organismo pribatu bat da, independentea, irabazteko asmorik gabea eta herrialde guztian onartua.
- Erakunde hori arduratzen da Q ezaugarriaren erabilera zuzena egiaztatu, kudeatu eta zaintzeaz.