Kode etikoa

Euskadiko Etika Batzordeak ematen duen Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren zigilua du Zarauzko Turismo Bulegoak.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.

Kode hau prestatzean kontuan hartu dira arlo horretako nazioarteko estandarrak, besteak beste, Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoa, eta baita eragile turistiko desberdinen bidez bildutako informazioa ere.

Kode Etiko honetan barneratzen diren aspektu nagusien artean berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena eta pertsonen eskubideak daude, besteak beste.