Kultura eguna
Kultura eguna
Goizean, herriko museoak bisitatu. Arkeologia, argazkigintza, historia... museo eta erakusketa eskaintza zabala aurkituko duzu Zarautzen. Beraz, aukeratu gustukoen duzun adierazpen artistikoa, gurean aurkituko duzu eta:
• Santa Mª La Real, arkeologia eta monumentu multzoa. Euskal kostaldearen Burdin Aroa, Erromanizazioa, Erdi Aroa, eta garai bakoitzeko bizimodua, sinesmenak eta erritoak ezagutuko dituzu: www.turismozarautz.eus/eu/arkeologia-monumentu-multzoa
• Photomuseum, argazkigintzak eta argazki-teknikek gaur arte izan duten bilakaera erakusten du, argazki-kameren, dagerrotipo zaharren eta joera eta aro ezberdinetako argazki artistikoen bilduma oparo bati esker: www.turismozarautz.eus/eu/photomuseum
Arratsaldean bisita kulturala baita ere, baina aire librean. Lehenengo proposamena, Itsas Ondarearen ibilbidea; baleazaleen talaia eta ermitak, moila, portu zaharra, mineral kargalekua... Zortea izanez gero, hondoraturiko itsasontzi baten aztarnak ere ikusi ahal izango dituzu hondartzan: www.turismozarautz.eus/eu/itsas-ondarearen-ibilbidea.
Bigarrena berriz, Eskulturen ibilbidea, herriko eskultura garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen dizu, herrian egindako nazioarteko lehiaketetako eskulturak, nahiz erositakoak. Ibilbide horri esker, eskultura nagusiak ezagutu ditzakezu, lasai asko, herriko kaleetan eta plazetan. Zarautz erreferentziazko puntu bilakatu da eskulturarekiko grina eta zaletasuna dituzten artistentzat: www.turismozarautz.eus/eu/eskulturen-ibilbidea
Bloque secciones principales
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
Jarri harremanetan Zarauzko Turismo Bulegoarekin
-
Kale Nagusia 30. 20800 Zarautz